22/6/12

SORTU legeztatua: Demokrazia, Autodeterminazioa eta Askatasuna Euskal Herriarentzat

Sorturi alderdi politiko moduan “izen emateko eskubidea” aitortu dio Auzitegi Konstituzionalak bere erabakiarekin Auzitegi Gorenaren debekuarekin “elkartzeko eskubidea” urratu zela adieraziz, Euskal Herriaren normalizazio politikoaren bidean garaipen demokratiko esanguratsua da, eta horrek poztu egiten gaitu.
Badakigu ez dela erraza izan. Euskal ezkerraren sektore guztien mobilizazio eta konpromisoaren emaitza izan da ETAk aldebakarreko erabakiz indarkeria etengo zuela jakinarazi eta gero. Baina ez da erabateko garaipena. Erabakiak presio eta xantaia administratiborako ate bat utzi du irekita SORTUren funtzionamendurako baldintza zerrenda bat ezarriz. Ezezagunak oraindik baldintza horiek eta beste indar politikori aplikatu ez zaizkienak. Diskriminazio larria da eta Alderdien Lege antidemokratikoa defendatzen duten horien alde egiteko era bat besterik ez.
Inork ezin duelako ukatu, eta are gutxiago orain, erabaki politikoak direla, ez dira zuzenbidean oinarritu, epaile “kontserbadore” eta “progresisten” artean dagoen  gatazkaren emaitza izan da, azken finean, PP eta PSOEren artean justizia administrazioaren kontrolerako itunen emaitza.
Euskal Herriaren bizitza politikoaren normalizazioak ezker abertzalearen diskriminaziorik gabeko erabateko legalizazioa eskatzen du, SORTUren hautagaiak hurrengo hauteskunde autonomikoetan parte hartuko duten koalizioetan aurkeztea, ajuste politika neoliberalaren aurka espazio bateratu bat eraikitzeko prozesuan eta aukera politiko guztiek babesten dugun autodeterminazio eskubidearen alde.
Ziur gaude euskal herritarrek beren botoekin, hori da kontuan hartu beharreko bakarra, Otegi eta Bateraguneko bere kideak oraindik espetxean dituen eta gaur akats administratibo eta politiko baten aitorpena izan den hau legitimatzen jakingo dutela. Languile Iraultzaile Alberdia (L.I.A.)

No hay comentarios:

Publicar un comentario