22/4/14

Aberri eguna: Euskal Errepublika



2014ko Aberri eguna: Euskal Errepublika.
Aldaketa sozialaren, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen  eta espetxe-politikaren humanizazioaren alde gaudenon indarrak batu ditzagun
Euskal Herrian pobrezia, langabezia, industria-ehunaren suntsiketa, eta gizarte lorpenen eta eskubideen murrizketak handitu ahala, aserrea eta frustrazio soziala hazten ari  dira
Nafarroan UPNko jauntxoek sortutako ustelkeria eta lapurreta eskandaluak direla eta hilzorian dagoen gobernua, azken finean Rubalcabaren PSOEk sostengatzen du. Horrela, Nafarroako herritar gehienen iritziaren kontra zentsura mozioa sahiesten dute
Erabaki lotsagarri hori 1978ko konstituzioko errejimen monarkiko eta antisoziala PP-PSOE koalizio baten bidez salbatzeko borontatearen eta konpromisoaren adierazlea da. Gizarte aldaketaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko matxinada eragotzi nahi dituzte.
Euskal gizarteak behar dituen aldaketak bideratzeko eta  Troika eta bankaren aginduen kontrako adostutako politika bat  bultzateko,   PNVko Urkulluren gobernuaren ezgaitasuna gero eta nabarmenagoa da. Aurtengo Aberri Egun honetan konstituzioa aldatzeaz mintzo da, hori bai, koroa edo/eta autodterminazioa aipatu gabe.
PPk, Estrasburgoko epaitegiak kondenatu izanagatik ere presoekiko salbuespeneko mendekuzko politika ankerrari eusten dio. Presoen senideak zigortzen baditu ere urruneko kartzeletan presoak sakabanatzeari eusten dio,  eta zaharrak eta gaixotasun sendaezinak dituztenak ere kartzeletan atxikitzen ditu. Ikurrak inpostazen dira eta hizkuntz normalizazioa galarazten da. Den guztiak balio du euskal gizarteko sentsibilitate ezberdienn arteko elkarbizitza demokratikoa eta baketsua eragozteko. Errenteriako PPko zinegotzi bat izan da batzuek negozioa egiteari eusteko biolentziak irautea nahiago zutela salatu duena. Giza eskubideak eta legearekiko diskrimiaziorik eza, euskal presoentazt direnean,  ez dira existitzen estatuko epaileentzat eta gobernuarentzat. Eta Otegik kartzelan segitzen du
Egoera honen aurrean herritar guztiok batera erantzun behar dugu: independentistak, soberanistak, federalistak eta konfederalistak. Gizarte frustrazioa eta gogogabetzea sahiesteko eta  euskal errepublika aske bateranzko gizarte aldaketa bideratzeko mobilizatu behar dugu. Euskal Herri burujabea, bizikidetza demokratikoan oinarritua, solidarioa, ekolojikoki iraunkorra, erabakitzeko eskubidea baliatuz beste herrietako errepublikekiko harremanak eta baita Euskal Herriko gaurko  eremu juridiko-administratiboen artekoak ere erabakiko dituena.
Jarraitu beharreko aurre-fronterik gabeko norabide on horren adierazle lirateke joan den 12an Iruñeko Gaztelu plazan askotariko gizarte mugimenduen parte-hartzeaz Gizarte Aldaketaren aldeko ekimenak antolatuta egin zen ekitaldia, edota datorren ekainaren 8rako Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldrrikatzeko asmoz prestatzen ari den  Durango-Iruñea  giza katea.
Este 20 de Abril, Aberri Eguna, debe convertirse en un día de lucha, reflexión y confluencia, para el cambio social y la República Vasca, con derecho a decidir.
Aurtengo apirilaren 20a, Aberri Eguna,  gizarte aldaketaren eta erabakitzeko eskubidedun euskal errepublikaren aldeko borroka, hausnarketa eta elkartze egun bihurtu behar da.
GORA EUSKAL ERREPUBLIKA GORRIA.
Goiztiria
2014ko ekainaren 18a

No hay comentarios:

Publicar un comentario